XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pedro Anton etxekoa bezela zeukaten: badakizu.

- Ara Mikalla ta Katalin aurretik.

- Ondo zurbil ta maixkarra dago Mikalla gajua.

- Bai, eztauka orrek, gaur, ezkondu zanean aña patxada ta nasaitasun.

Oroitzen naiz: ementxen geunden oien eztaia or zear igaro zanean.

Bazan orduan ijiji ujuju ta deadar alaia galanki; bazan orduan jana ta edana, etxe-bizitzea ta ontzurre... baña gaur, geu baño gutxiago.

- Iñazio Marik urtuko luke, ondatuko luke, baita....

Orain ere ura ezta or agiri.

Zeregiñen bat izango du Moxolonean.

- Arrek Moxolonean zeregiñak eta emazteak etxean estutasunak.

- Martiñek ez aldiote ezer ekarri?
- Zera, jateko gogoa galanta.

Ori ere, aitaren antzera, Moxolotarren adiskidea omen da.

Azak berea kirtena, ta aritzak bere arikoa ezpala.

- Aizan beste gauza bat. Moxolo esanda oroitu zaidan. Egia alden Peru Odolki ire atzetik dabillena?.

- Um! Ez... Tira, arrek nai izan du, baño ezkera zertu....

Len ere, iñor eznualako eznaiz egon: neuk artarako zerik ez, orra.

- Obeto den neskazar, Peru traketsaren emazte baño.

- Bai, baña ez uste izan mutil ura ain zera danik.

Nork zainturik eztu euki ta....

- Ja jai! Orixe-re jolasa litzakete.

I baño ardo zarra naiago din arrek.